XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bizarzuri maitea:
Halaber nahi dut janariak eta arropa bidaltzea telebistan azaltzen diren haur beltz errukarriei.
Behar izanez gero, niri partearen zati bat eman (% 0,7, kasu).
Etxetik kanpo jende asko dago, osaba bezala preso, eta denak askatzea eskatuko nizuke.
Gabonetan denek etxean afaltzea, iragarkietan agertzen den moduan.
Amonarentzako manta elektrikoa ez ezazula ahaztu, arren!
Hotz handiak egiten ditu orain eta erreumak ez du gaixoa arnasa hartzen ere uzten.
A, nire nebari arreta jar iezaiozu.
Badakit ez duela ezer egiten, egun osoa lo edo kalean egiten duela, golfokerian, eta ikatza merezi duela, baina zuk lagunduko diozu.
Abereak oso maite ditudanez, eskatu nahi dizut zigorren bat eta ikatz-mendia baleak hiltzen dituzten maltzurrentzat.
Telen ikusi izan dut nola txikitzen dituzten abere maitagarriok, eta zigorra merezi dute (baina min handirik egin gabe).
Azkenik, nirea.
Jostailuren bat eskertuko nizuke, baina batez ere gustatuko litzaidake sendatzea.
Iaz Erregeen Kabalkatan zaldiak bizkarrean jo ninduenetik burdinazko aulki honetatik jaiki ezinik nabil, eta ez nago oso ondo.
Badakit beraiek ez dutela errurik, baina errege magoei ez diet idatzi.
Zuri errazagoa zaizu konpontzea, telebistan egiten duzun bezala.
Muxu handi bat.